Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

 

ZERGATIK DIODAN BETI GEZURRA

 

Zuk badakizu hitz hauek

zalantza direla hasieratik

arkatzaren dardara direla

arkatzaren dardara bezain xumeak

arkatzaren dardara direla nire hitzak ere

Oreka eza

 

Bestela lerroak egingo nituzke

egungo bizitza bezalakoak

geziak

 

etengabeko birkreazioa

ama umeak sortzen eta umeak hazi emakume egin

eta berriz umeak sortzen

 

trenak gauean iluna argitzen

edo amaieradun kaleak besarka gaitezen

Orratzak

 

Argazkiak? Ez

jada argazkiak ere ez dira seguruak

baina hitzak egiten ditut dardarak

Beldur duenak bezala

Beste zerbait egin nahi

baina hitzekin konformatzen dena naiz

bizirik nagoela adierazteko

kardiogrametan idazten duena

 

Baina ez tinkatu gehiegi

hain dira apalak nire hitzak...