Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

 

HAUTU TXIKIAK BIDEA EGITEN DU

 

Badira ordu batzuk noraezean gabiltzala

erreferentzia guztiak galdu ditugu

eta intuizioa dugu iparrorratz bakar

baina ekibokatua

 

Etsi dugu ia

apur bat hitz egin dugu zoriaz eta ezbeharraz

Kontu sakonak bururatu zaizkigu

antzinako batailez oroitu gara

bibliografia zaharrak kontsultatzen diren eran

eta begiak non bildu bilatzen egon gara

Urdaila nekez eta bakardadez bete zaigu

bidegurutzera iritsi arte

 

Bidegurutzean ohiko zalantzak

Sua antzeman dugu aurrerago

Argia

 

Egoera normal batean

edonork ihes egingo luke sutatik

Hemen ez

orain ez

Hautuak galera dakar beti berarekin

Bide zuzenik ez da jada

baina egina dugu bidea

 

Merkatuak salbu

bidegurutzetan ezin da etxerik jaso

ezin da beti bidegurutzean iraun

 

Aurrera egin ahala argia galdu dugu

inon ez da kerik

Ez diogu elkarri aitzakiarik jarri nahi izan

ixilik goaz

 

Inoiz baino lurtarrago eta zurtzago sentitu gara