Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de Staël
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Galtzeko lurrak

 

Bihotza zigor-zelda da guretzat, zigor zeldak dira

Sailka litezkeen galerak pendizak

Sailka litezkeen inbentarioak, larderiaz jagondako bakea

Ikurretara ekarritako soraiotasun bulkadak

Izen bi behar genituzke denok etxe bi muga lerro bi maitasun bakarraren hegian tinkatuak

Ihesi denak ez ditzake entzun geratzeko egiten zaizkion deiak

Denok aldatu behar genuke ibilbidez txarrantxazko hesiok ebaki kostako bidean

Almitzari eskaini gorputz nekatuok maite dugunarengatik hil

Ni ari naiz ordea zuen poemak idazten

Ibai berean ikusten ditut flotatzen soinatal anitzak abantean

Neure ezintasuna eginen dut negar iheslarien lorratzak ezabatzeko

Gure nortasun agiriak eginen ditut negar ez da aisa beratzen geroa

Gugaz bizi zarete

Gera zaitezte gugaz gau osoan bizitza osorako gugaz geratzera bazindoazte legez

Ez zaituztegu salatuko, orube berean maite izandako ameskaizto bi

Ez dizuegu opa akorduetan gure bihotza leher dakizuen

Ez dizuegu opa ezein patiotan desarmatzerik

Ez zaituztegu salatuko

Gure negarraz beste eginen dugu

Gure odolaz beste eginen dugu

Gure libertadeaz beste — bonsai irendu hori —

Gu bakarreko lurraz beste eginen dugu alde biko ibaiez beste

Orain hau kitatzekotan ederra behar du zuen geroak

Zuek ez dituzue inoiz nire poemak idatziko