Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de Staël
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Lur-min

 

Behea arrakalatua da du gauak eta ni zure bihotzean bahituta

Mendeku hartu nahi dut etxerik etxe bilatzen gaituzten aginduengatik

Gehiengoz aldarikatutako bakearo honengatik, horrela maite dugu elkar

Zorionaren erdilanetara ez gara iritsi gaumina jitoak dakar

Abandonoak zulatutako gorputzak transkribatzen ari naiz

Ibaitik atera hatzak zaurietan sartu eta idatzi botila hutsak jiratu eta edan

Nire maitetasunak zartatuak dauzka zaintiratuak

Inor ez dagoan tokietan ari du euria eta nik ezin zaitut han gozatu

Krimen beltzak bindikatuko ditut, itoen arnaskak gaitzak dira artxibatzen

Errudun naiz neure sakonera guztian eta libre nahi dut

Borobilagoa da ilargi etsaia, beti enfokatzen ditu gure etxeak

Nola defendituko zaitut astunegiak gara haizeak eramateko

Nola lagunduko dizut nire bihotzaren koordenadak sekretupean dira

Gure izena entzun uste dut teilatu artean

Ederrak dira eta urrunak gauaren bitarteetatik ikusten diren bozak

Zure bihotzeko lau haizeak lau urtaro lau zuloak hartzeko nator

Arbola azaletan idatzi ez direnak esateko

Behiala nik arbuiatutako armak hartzeko salbuespenik gabe

Nire begiak dira hiri honetan hautsi ez diren kristal bakarrak