Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Ezinaren argi
Lur hau bazina bezala ez zara aldean eroan litekeen armarria
Ez zara zuztarretik erauzi laharra ez paparrera bildu gura den kanta
Gerri bakoitza da defenditzeko ezponda
Ez naiz doluz jantziko gure maitetasunagatik
Ni ez naiz hilkantaria ez ditut trenen abistuakharrikatuko
Oren berri bat nahi dizut bihotzeko hegoalde birreraikitik
Dena amaitu dela badiot faltsuketaria naiz
Mintzo garen bihotza ikasibako kreolera da
Atzo hasi da berriz ramadan atzendu bat
Zure eta nire ahoskeran kabitzen ez diren laharrak, eta hor zauzkat
Goza zaitzakedan lurra goza zaitzakedan gaua itzalekin lehiatu beharrez minak
Meatze abandonatu bateko isiltasuna legezko galderak
Ez gara elkar besarkatzeko kosta noiz hondarratuko gagozanak
Jitoak kelarrezko ferrietan daroa akordua
Eta lur honek badu ni ez naizen zenbait ezponda garratz
Izen bat etorri ezinak idazteko erak
Bertan dira gure ezinaren argiak
Uki nazazu, zure hatzmarkak aspaldi ezabatu ziren nire gorputzetik