Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de Staël
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Galera onartuak

 

Pausatu eta fitxategiak orrikatu ditut lur honen aroak bezala

«Banator» ahoskatzeaz bat haztatu ditut minaren hornizioak

Eta arrubioa jalgi zait bihotzeko zuloetatik

Gaulehenean

 

Zer naizen dioten dokumentuak galduak dira izenpeak akordua

Aldioro hazi beharra daukat belarra bezala itute ilun bat bezala

Eta zure gorputza existitzen ez den animalia da bulego honetan

Bi bider irakurri dut zure izena desagertuen zerrendan

Ez zintuzket galdu nahi

 

Aitortu dizut bizitzea aldezten duela bakardadeak

Orduak agortu dira eta urteak bihurritu hestemintzetan

Iritsi gara

Pilatu ditut ogasun aitorpenak argiketa paperak

Suari hurbiltzen zaio zerua

Oinpean lur hau ikara

Heldu den neguari aurre egiteko beste adore izango dugu

Txipiak dira hiltzen diren gauzak