Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Urria
Hemen maite banauzu hemen behar dugu
Abiapuntua aldatuko dut bertora heltzeko
besarkada batean batu litekeen lurra
gizon-emakume bi adore berritu ezinari lotuak
arbolak jitoa jagoten gorputz bat abantean
Akorazatuz erein bihotzeko urondoa
Eta bizi, atzean itsasoa baino ez dagoala jakinda bizi
Kargutik kentze bat baino inportanteago
Albiste txar bat baino mingarriago, eta bizi
Askatasun dekretu anitz madarikatuz
Minbizi baten hegoalde beroan bizi
Zauriok irabaziko ditugu nahas-mahas honetan
gorputz baten lorra akorduaren urlotuan
nortasun agiri bustiak norbait urpean maite izan
telefonoz dei egin eta bozatu norbere boza
hain urrin heltzerik ez dutelako hitzek inor atoitzera
Bizi, gurtuko ez dugun aldare batean
Gorazarre aitorbako batean
Ez naiz joango hemen maite bainauzu
Kale bustiotan
Ibaiaren emana leiho diren honetan
zergura gorde lezake begira dagoanak
minaren kurtinen ostean,
laino-tutua beti norberari ari zaio baina
Sufritzen dugunak ez digu edertzen elkarri diogun herra
Hiriei idatzi beharrekoa ez da agortzen zure begiradan
Ez nire adorearen luze-zabalean
Hemen maite nauzulako bizi gara
Joango ez garelako maite iruzurtu ezinezko orainean