Mirabe mirarizale
Eta jan eta edatetik emateaz gain
Bere izatea ere emango lieken
Ostatuko zerbitzariak bere barruei
Galdetzen die ea
Zer negozio ote darabilten
Arnodiozkoa ote den
Buruan darabiltena
Bide ekarle eta eramaileek
Sartu eta atereaz agurtu gabetanik
Artean ikusi ez eta gehiago ikusiko ez duen
Badoan bezeria
Heure begiraden altxatzea den
Beste sexuko maitatuak
Ez dik jaramonik ere egin
Ez al dik halako zirrara bat
Egiten zerbitzari
Ezezagun horiei zerbitu
Eta agurrik gabe alde egitean?