
 
Alegia
 
Bizitza eta heriotza
Zein urruti
Zein hurrin
 
Norentzat ezkil-hotsak?
 
Bat edo baterengatik
Ezkilak jotzen
Darraiten bitartean
 
Kanpaia jotzen du besteren batek
Izerdirik bada han edo non
 
Norentzat kanpai-hotsak?
 
Egin-DA-DA
Urte-zahar urte-berri
Zerorrengatik ere
Joz dihardute
Kanpaijole ezberdinek
 
Hartzeak ematean du zaporea?
 
Bizitzea eta heriotzea
Zein hurrin
Zein urruti