Argi eta ilun printzak ene alprojetan
Nagusia duzuen euskaldunak
Harako hartan esan nahi nuena zen
Zigarreta zela hatzartean
Fedearekin eusten nuera menbru bakarra.
Hori lehen hunan Maria Bideetako guztizko
Markatik fuerakoak hautsiak ditudala
Uste dunan arren
Maltzurkerien liburua hasi
Besterik ez dinat egin orain
Heroiez soilik ez baititun
Elikatu behar liburuak.
Goizean goiz esna:
Gosaltzeko zigarreta eta kafea
Manera polita galtzeko
Bizitzagan fedea
Edota fe de vida
Nola nik uka egia
Batuko ditut poesia eta haragia
Jateko gogoak gizen-giharrak
Eta hezurraren salda salatzeko bidegabeak
Jaio naiz alproja
Itzal eta argiak ene alforjetan.
Hildakoei ez hildakoei ez
Bizidunei diet beldur
Ene patrikako argi-ilunak
Mogiarazten dituztenei
Hildakoei fitsik ere ez
Ezer ez dakit eta egiten naiz maisu
Bai ogi bai ardau
Tori gutxienez manifestu han.