Txalupaz promenadea
(Bikote preziatuena balantzan)
Non bikote ezkonberri paregabea arrotz
sentitzen den, lehen aldiz gaua iragai-
ten duten bitartean kamino ertzean;
zetazko paineluak aidean, txantxeta ar-
tikuluak atzean...
Pariseko bidea. Apuntadoreak dio: Lurraren
errotazio higidura sentitzeraino...
Gizonari andreak: debru liztorra!
(sexu zehatza) sar iezadak miztoa
piztu duk nigan
istripu ezezagunaren
izu eta luxuria bikoitza!
Andreari gizonak: maradikazioa!
(modelo baldarra) porederik banu...!
barrabilean sartu zaidan
zakil tentea atzeratu
ze leku arraroa
ostaturik balego
akabatzeko hasitakoa!
Aingeru korukoak: ...eta halere ludiziaren
(ikaragarri gure une zoriontsuenak...
perbertsuak) ausartena da zeruen errainua!
Narratzaileak: Mementu honetan azaltzen da, estalierdia izan den eskenan sikopata maskaratua; ikusleek konfundizioa antzemango dute, oihu, kristal hautsien hotsa, borroka, oihalaren errebueloa...