Zakurrak erotu
Zakurrak erotu zireneko gau hartan
eskufrenuak emanak zituzten autoak
eta aldapa behera abiatu ziren halere
hura zen zaunka egitea gau osoz
Aideak mozkortutakoak nork isilarazi
eta gizonei zertarako balio zieten
hainbeste etxe eta harri
hainbeste lan deskantsurik ez bazuten
Antolatu ziren zakurrak isilarazteko
borondatezko gizonen trenakadak
eta zer uste duzue egin zuela gizonak
herioaren hurbiltasuna adierazten zuen
zaunkadez arduratu ez noski
hilezina izan gaitza hilezin
eta halere zakurrak hil
Dakienak ere nik dakidana ez daki
horretan alferrik dabil