Landu dezagun baratzea, Kandido
Nekaturik jaio ginen,
Hainbeste neke hartu zituzten
Gugatik gure aurrekoek!
Sisiforena modukoa haiena
Bizitza aldapatsua,
Behin eta berritan,
Majina bat bider
Soro barrenak
Jaso omen zituzten, ermano.
Begira baleude!
Hamaikatxotan esandakoa
Goiza zabaltzerako jeiki,
Eta izerdi patsetan ibiliagatik
Ilunabarrerarte ibiliagatik
Ez eta gatz-ozpindu
Batentzat ere lain egin.
Lahar malkar da gaur ordea ordeka
sasi-bete itsasoa
Lurrean nahiko lanik ezta
Ilargi bidera doa
Gizateria osoa
Landu dezagun baratzea
Analizatu gabe lan egitea
izango da bizitza eramangarria
egiteko era bakarra baina
Portuan inor eta ezer laga gabe
Hil den arrotza bezain
Abandonaturik halen ahaleginak
Nekazariak haiek
Gu nekazaleak
Nola aberastuko langilea?