Euria du ari
Duelako sofri
Ez duenak balekik
Izarren ausentziak
Gauean dirdiz
Euria ari du
Euria du ari
ziudade honetako euri busti
hortz-ikaraz goizeko
bostetako zitara
heu bakarrik hator
Begira zenbat estimazio
gordetzen diodan lur honi
dudan ahalmen gutxiarekin
hanka-puntekin
ostikojoaz noa zoruari
Terrorismoari baino beldur gehiago
dio oinezkoak atzetik datorkion zaldizkoari
Noizbaiteko batean bere aurpegi makurra
garraisi batean galdu beharrez
irabaziko banio
Auspoak haize eman behar handirik ez zeukan
kixkaliko naun bakardade honi