Orenen zakurrak gure pertsekuzioan
Zerua goian
Lurra hemen
Aterrunik gabe
Gu debalde
Egunen batean nahiko zaitut
Ifarra galtzean ero eskaintza
Eta asasino bilatuz aterrun
Non gorde non deskantsa
Maiteko zaitu teilatu eskaratzak
Bizirik inor ezingo baita geratu
(Gu bion bihotzek bi teilatuen juntan)
Elektragailu mortiferoak salbu
Krimen bat egin banu
norbait gaseatu
labean erre banu
nazi banintz ere
androginoren batekin oheratu
bezain oker erresakan
utikan
nonbaitean aizkora da lanean
haren hortzetan nahi nuke deskantsa
alde batetik ezik ingura nazala.