
Eskuekin ireki genituen bideak,
koreografiatu hausturak,
elkarbanatu ginenaren
eta izozteen arteko distirak.
Urteetan argiari uko egin geniolako
bilakatu ginen izaki lauso,
lurraren eta zeruaren arteko
ardatza galdu zuten zurtoin.
Eman gabeko pausoek
zulo sakon bat ireki zuten
zanpatutako lur lohituan.
Hatsari eutsi genion
itzalen artean
udaberria iritsi arte.