
Hazten
ikusi gintuzten
parajeak eta karrikak
iragaiterik
izanen ez ditugun bideen
oroimena bezala
lausotzen doaz.
Dena doa
lurruntzen.
Memoriaren
adar okertuak
gainera erori zitzaizkigun.
Sasiek ez al dute
dena estaltzen?
Maindirepean salbu
sentitzen zinen?
Denborak dena
astindu du.
Elkartzen gineneko
harkaitz hura
herrirainoko biderik
laburrena
haurtzaroko ezkutalekuak.
Izan ginen horretan guztian
amarratzerik ez badugu
nola estutuko dugu
hurrengo korapiloa?