
Bizitza berri baten menturaz
begiratzen zenioten ortziari.
Ttikiak ginelarik ez genekien
zer kausitzen zenuten bertan:
zela erredentzioa
zela barkamena
zela
bertze bizitza bat
bizitza honen baitan.
Ez genien begirik kentzen
herriko elizako sainduei.
Keinuren baten esperoan
argi-koroa,
liturgia barrokoren bat.
Gezur multzo bat baino
ez zeniguten utzi ongarri moduan:
sustrairik gabeko solas iharrak,
kamustutako lanabesak,
silababakarren zizakadurak.
Gurutzeek
itzal amaigabea
zulatu dute
argi-isladek
iristerik
ez duten
logeletan.