Historiari
goroldioa hazi zitzaion
altxarrasteluak erabiltzen
ikasi ez genuen
maldetan.
Izerdiz
lerrokatu zelaian
salto egiten genuen,
larruan itsatsiko
zitzaigun
erran gabekoen zolda
uxatuko genuelakoan.
Azeriaren
arintasunarekin
ihes egin
behar izan genuen.