
1. Aldeek tira egiten dute.
2. Bizitza mugimendua da. Talka. Talkan aurkitzen gara. Energia erauzketan.
3. Non jartzen garen datza guztia. Nola. Nire gerriondoa politika da. Listu hau. Gomutak.
4. Ez da erraza jakiten norantz goazen. Pauso bakoitzak izan ginenetik urruntzen gaitu. Guztia urruntzea da.
5. Izaki modernoaren hautaketak biribilgunekoak dira. Zoriontsu egiten gaituena biribila da. Esku honek berotasuna kausitzen duen sabel hori, masail horiek.