Aurkibidea
I
Zure gorputzak suaren koloreak ditu
Mendiaren begiak harrak janak ditu
Marrubiak bihotz ttipiak balira
II
Hortzak beira apurrekin nahasian
Zure haur jolasekin zaramatza zakur handiak
Nonbait utziko nituen zutaz apunteak
Beldurrik gabe diot maite zaitudala
Zergatik ez da mundua dardaraka hasi
Sugandilak trenbide beroetan berde
Ingurua ikastera jarri nintzenean
Zuhaitzek txoriak sorginak gordetzen dituzte euren sabelean
Betegabeko promesa da nire bizitza
Haurtzarotik ibili nahi dut gertu
III
Oasietan urei giza irudia ezarriko diet
Aurkibidea
I
Zure gorputzak suaren koloreak ditu
Mendiaren begiak harrak janak ditu
Marrubiak bihotz ttipiak balira
II
Hortzak beira apurrekin nahasian
Zure haur jolasekin zaramatza zakur handiak
Nonbait utziko nituen zutaz apunteak
Beldurrik gabe diot maite zaitudala
Zergatik ez da mundua dardaraka hasi
Sugandilak trenbide beroetan berde
Ingurua ikastera jarri nintzenean
Zuhaitzek txoriak sorginak gordetzen dituzte euren sabelean
Betegabeko promesa da nire bizitza
Haurtzarotik ibili nahi dut gertu
III
Oasietan urei giza irudia ezarriko diet
Esaidak
bizirik izateko
zorneak jandako lurrok
maite behar ditudala karatxo
txira har eta guzti
bertan lurpetua izatea
hautatuko dudala jakin
gurutzearen ordez
laborariak gainean
altxorrik topatzeko esperantza gabe
esaidak ikusten nauala
burua ametsen kontra etzana
jokoan
hamar urtetako loa
haurrondo adarretan oroitzak kimatzen
xederaz zerua ehizatu nahi nikek
esaidak
esaidak
esaidak
esaidak itsasoa noiz den