Zaharrak ez zuen hil nahi
Zaharrak ez zuen hil nahi
2011, nobela
160 orrialde
978-84-92468-32-4
azala: Unai Iturriaga
Gaizka Zabarte
1960, Zaldibar
 
2015, nobela
 
Zaharrak ez zuen hil nahi
Gaizka Zabarte, 2011

Ehorzleak larunbatean goizeko zortzietan telefonoz deitzen badizu, esanez zurekin hitz egin nahi duela eta ordubete barru hilerrira joateko, gutxienez harritu egingo zara. Baina, handik ordubetera, kanposantuan zaudela, zure aitaren hobi gainean eserarazi eta ehorzleak esaten badizu kontu bitxi bat daukala zure aitari buruzkoa, orduan hunkitu egingo zaitu, eta agian aztoratu ere bai. Horixe gertatu zaio nobela honetako kontalariari.

      Heriotzazkoa eta maitasunezkoa da Gaizka Zabarteren lehendabiziko nobela, ustekabez eta umorez zipriztindua eta dotorezia apartaz ondua.

kritikak:
Soluziorik gabe, Iratxe Esnaola, Berria, 2011-11-06
«Zerbaitek mantentzen badu misteriozko istorio honen garra, hori trama da, edo hobeto esan, trama ez amaitzeak. Azken soluziorik ez emateak egiten du berezi amaiera. Pertsonaiak amore ematen du bere bilaketan».
Korapiloaren matazan galdua, Goizalde Landabaso, Deia, 2011-12-17
«Istorioa kontatzeko Gaizka Zabartek narratzaile indartsu bat hautatu du. Narratzailearen ahotsa ozena da, eta sendoa, baina esango nuke gehiegi esaten duela. Azalpen lar. Hainbeste non irakurlea begirale hutsa sentitzen den».
Aitaren misterioa, Javier Rojo, El Correo, 2011-12-24
«Batzuetan, intrigazko nobela baten aurrean gaudela ematen du, eta zenbaitetan jakin-mina sortzen dute kontatzen zaizkigun gertakari bereziek. Besteetan, ordea, idazlea bigarren mailako kontakizunetan galtzen da, testu betegarri ariko bailitzan».
Zaharrak ez zuen hil nahi, Lurdes Imaz, Aizu!, 2012-01-13
«Irakurketa interesgarri egiten duten hausnarketa sakon ugariz josita dago Zabarteren nobela. Sarri joaten da etxe ondoko tabernara bere pentsamenduetan murgiltzera».
Gorpurik gabe, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2012-01-27
«Eleberriak uzten duen ezuste handiena da Gaizka Zabartek ez duela misterioa argitzen, amaierarik gabeko kontakizuna uzten du irakurlearentzat, eta honek bere kabuz argitu beharko du kontakizunak ez duena egiten».
Bele beltza moko beltzean bi gerezi gorrirekin, Gema Lasarte, Argia, 2012-03-04
«Intriga, jokoa, bizitzaren joanaren absurdoa, maitasuna eta, batez ere, nortasun eta identitate bilaketaz eta desagertuaz mintzo zaigu Josu Gezeta. Eta irakurleak zintzo jarraitzen dio miaketa horretan bukaerara arte».