Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge Luis Borges
itzulpena: Juan Garzia
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-68-0
Jorge Luis Borges
1899-1986
 
 
Poesia kaiera
Jorge Luis Borges, 2026

Poesia liburu batekin atera zen Jorge Luis Borges plazara, 1923an, eta ez zuen ibilbide osoan abandonatu genero hori. Denborarekin, haren narratibaren oihartzun eta eragin luze-sakonek irentsi dute nolabait haren poesia, nahiz eta bata ez legokeen bestea gabe, eta besteak, kalitate aldetik, ez daukan bataren inbidiarik. Horregatik dute lekua Borgesen olerkiek orain antologia bilduma honetan, eta, Juan Garziak eskarmentuzko arteziaz itzulita, sorta hau hein batean behintzat betetzera dator lehendik Borgesen poesia euskaratuan zegoen hutsunea. Erudizioa eta eguneroko objektuak, kosmosa eta taberna zuloa, Kartago antzinakoa eta Buenos Aires atzokoa aurkituko ditu irakurleak orriotan. Horrexegatik formaren nabarra, sonetoak eta milongak, haikuak eta “bertso aske” esaten zaion hori.