Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Lehen poema ebakuntza larriaren ostean
Arnasak badirau baina arnasa hartzeak
min
Horrela urratzen al du heriotzak bidea,
irrika guztiaren
eta saminaren erredentzio-bulkadaren aurka?
Burua erorita
Eskuak katuka
eta oinazea nire denboraren
zaindari bakar
Ez dit inork eusten
Ez diot inori eusten
eta ukimena, gainbehera, bilakatzen da
agonia berri
Suma ditzaket
gihar ebakia/
nerbio hautsiak sendatzen
hotz eta beroa
sentsazio-hegaldiak itzuli artean
gorputz torturatura/higuin-
eta gozamen-erregistro
arruntak
Etsipenaren edo sendabidearen erdibide honetan
mugimenduan
edo geldi nago
egun bakoitzeko errespetuz,
baina isilik orain,
eta geldo