Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Emakumezkoa eta gizon baten isiltasuna
Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Emakumezkoa eta gizon baten isiltasuna
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
1
Gizon eta emakumeek uren arintasunaz
haurren alde eginez
eraldatzen dute mundu eder hau
non eguneroko borroka arruntak ezin baitu ikusi
lurrazal gandorraren azpiko itsasaldi naturala,
ezin du ikusi lur bakar eta ohikoa
urak
egin aurretik:
uste larri batez erditu edo banatzen da
kontinente ibilgarri eta sendoa,
bizitza ibiltari sinple eta bakarrerako dugun lur hau.
Eta halere aurrera egiten dugu
badago modurik zuhaitzak zenbatzeko
erori hurrena
eta heriotza ez da ospatzeko unea.
Amaieraren aurreko guztia da dena.
2
Argia da historia sutan.
Ahaztu dezagun argia.
Defini al dezake inork
izarra definitzen duen iluntasuna?
Ezagutu behar dugu iluntasun hori,
ametsen helmuga izan eta gu hartzen gaituena.
3
Izen ugariko unibertsoan maitasunak
isiltasunak bezainbeste egiten du huts
maitasuna
denean hitza
Eta lehenengo lekukoaren oihutik aurrerako guztiak
giza arimak entzungo ditu soilik
lekukoak bere tokia hartzen duenean