Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Emakumezkoa eta gizon baten isiltasuna
Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Emakumezkoa eta gizon baten isiltasuna
Begiratu gabe
Begiratu gabe noizbehinka topatzen zaitut hemen,
jakin gabe non zauden.
Hitz egin niri. Esadazu zer ikusten dudan,
bete gure arteko mahaia edo inguratu
inor ahaztera ausartzen ez den amildegia.
Hitz egiteak denbora hartzen du hartzen du dena,
nik amildegia ahaztu orduko
eta zuri mintzatu aurretik, hor zaudela,
mugitzen entzuten zaitudan tokian, ez gertuago,
zutik zauden lekuan, nire eskuak
begiak estaltzen, musikarekin ametsetan.