Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Emakumezkoa eta gizon baten isiltasuna
Aurkibidea
Pietà berria: Detroit-eko ama eta haurrentzat
Poema nire familiarentzat: Hazel Griffin eta Victor Hernandez Cruz
Neure baitan isilik lehertzean hemen
Nazio Batuen hogeita bosgarren urtemugan: 1970
Poema bat Hegoafrikako emakumeei
Independentziaren Eguna AEBetan
Emakumezkoa eta gizon baten isiltasuna
Etsaientzat mehatxu izan behar dut
Agostinho Neto poetari, Angolako
Herri Errepublikako presidentea: 1976
1
Ez naiz gehiago aise ibiliko
nire beldur zareten horien atzetik:
izan beldur.
Zirikatu nahi ditut zuen nerbio dantzariak,
aurpegiko tikak.
Ez naiz gehiago espaloietatik begirunez ibiliko
eta bereziki eskaini nahi diet hau
nire pausoak
edo supermerkatuko orgatxoaren triki-traka motela
entzun
biratu
ni ikusi
eta presatzen direnei
ni omen naizen izugarrikeria honetatik ihesi:
odoltsu loratuko naiz arratsalde batez,
nire kideez inguratuta
izugarrizko mendekua kantatuko dut erritmo
errukigabe
urdurietan
Baina
gizon itsu bat ikusi dut bere aurpegia aztertzen.
Arratsean mahaia jarri dut eta eseri naiz
berriak jatera.
Aldizka
noa lotara.
Ez dago barkatuko nauenik.
Hildakoei bost axola zaie.
Metroa burrunba betean estazioan sartu aurretik justu
txanpona telefonoan sartu duen
maitale baten antzera bizi naiz,
mezua alferrik galduta
deiaren arrazoia ito zait:
suntsigarri nahiz ahazkor baina berandu
eta betiere salbatu edo kondena nazakeen
zera horren atzetik.
Nire patuaren ekintza izan behar dut.
2
Zenbat neba eta ahizpa
hilko dizkidate
neure buruari erakutsi aurretik
mendekua?
Kopuru bat botako dugu?
Hegoafrikan adibidez:
hamar milatik gora
urtebete baino lehen, baina bost
milatik behera erailko dituzte sei hilabetean
ados al
BAINA ZER DEMONTRETAN NABIL?
Etsaientzat mehatxu izan behar dut.
3
Eta inoiz
nik inoiz ihes egiten uzten badizuet zuei,
nire unibertsotik erauzi beharreko horiei,
lurretik erabat kauterizatuta behar zenuketen horiei
(lege eta ordenazale zakilak, lehen graduko
terroristak),
orduan utzi nire gorputza arimari huts egiten
deabruzko haragikerian
Eta inoiz
nik inoiz ihes egiten uzten badiot maitasunari,
bulkada eta errealitatearen
ordez (nire mimosa-zuhaitz basatietako
Flamenko-loreak),
gorrotoa eta zurrumurruak
bilakatu direlako nik o-
beditzen ditudan mamu-aginduak,
utzi maitasunak
uko egin diezadan.
Izan behar dut
etsaientzat mehatxu izan behar dut.