Aurkibidea
[apopilo-etxeak emakume zaharrak dira]
Ispilu onak ez dira merke saltzen
Zeinek esan zuen erraza izango zela
Urte bat bizitza, Grand Central geltokian
Gizartea aldatzeko modu bat da iraultza
Mehatxu marroia, edo labezomorroen biziraupenari buruzko poema
Dan tribuko emakumeek ezpatak eskuan egiten dute dantza, gudariak zireneko sasoia markatzeko
Letania bat, biziraupenaren alde
Berrehungarren urteurreneko poema #21,000,000
Baina irakats al diezaiokezu nire alabari
Ez sekula onartu emakume baten sua
Poeta horri zeina bide batez beltza baita, eta poeta beltz horri zeina bide batez emakumea baita
Aurkibidea
[apopilo-etxeak emakume zaharrak dira]
Ispilu onak ez dira merke saltzen
Zeinek esan zuen erraza izango zela
Urte bat bizitza, Grand Central geltokian
Gizartea aldatzeko modu bat da iraultza
Mehatxu marroia, edo labezomorroen biziraupenari buruzko poema
Dan tribuko emakumeek ezpatak eskuan egiten dute dantza, gudariak zireneko sasoia markatzeko
Letania bat, biziraupenaren alde
Berrehungarren urteurreneko poema #21,000,000
Baina irakats al diezaiokezu nire alabari
Ez sekula onartu emakume baten sua
Poeta horri zeina bide batez beltza baita, eta poeta beltz horri zeina bide batez emakumea baita
Ihardestearen artea
Lehen erantzuna okerra zen,
bigarrena barkamen-eskaera;
hirugarrenak azazkalak moztu zituen
Vatikanoko harmailetan,
laugarrena erotu zen,
bosgarrenak
gorrotoa elikatu zuen haur bikiez erditu arte,
seigarrenak liburu bat idatzi zuen,
zazpigarrenak
salaketa ipini zuen Auzitegi Gorenean,
scout nesken gailetak zergapetzearen aurka,
zortzigarrenak prentsaurrekoa eskaini zuen;
bien bitartean lau haurtxo beltzek
piketea egiten zutelarik New York hirian,
hil ahal izateko ospitale-ohe eske;
bederatzigarrenak eta hamargarrenak
Oposizioari Mendeku egitea zin egin zuten,
hamaikagarrenak hilobiak eraiki zizkien
Betiereko Egiaren ondoan,
hamabigarrenak
funtsak bideratu zituen hirugarren munduko herrialde batetik
Central Harlem sendagilez hornitzeko,
hamahirugarrenak
uko egin zuen,
hamalaugarrenak kokaina eta hirustak saldu zituen
Sagar Handiko zirkuan, komun baten inguruan;
hamabosgarrenak
galdera aldatu zuen.
The art of response
The first answer was incorrect / the second was / sorry the third trimmed its toenails / on the Vatican steps / the fourth went mad / the fifth / nursed a grudge until it bore twins / that drank poisoned grape juice in Jonestown / the sixth wrote a book about it / the seventh / argued a case before the Supreme Court / against taxation on Girl Scout Cookies / the eighth held a news conference / while four Black babies / and one other picketed New York City / for a hospital bed to die in / the ninth and tenth swore / Revenge on the Opposition / and the eleventh dug their graves / next to Eternal Truth / the twelfth / processed funds from a Third World country / that provides doctors for Central Harlem / the thirteenth / refused / the fourteenth sold cocaine and shamrocks / near a toilet in the Big Apple circus / the fifteenth / changed the question.