Unter der Linden
Unter der Linden igarotzean
zereginetara edo plazerretara, itzalduriko izkinetan
hausten dira uda beroenen etsipenak,
desegiten zeruak jaurtikitzen dituen ameskaiztoak.
Noren arima izkutatzen da ezki ilunen azpian?
Noren odol gorrik berdeturik
ematen die harlauzei sosegua?
Segitzen gintuen itzalak ezkien itzaletatik sortua
dirudi orain.
Eta zilarrak
mintzen du udako gauetan.
Mila begietako animalien artean ahanzten dira,
agur ezkiak, ezki eztiak, ilunabarrak oro.
Txakur zibilizatuek haien jabeak paseiatzen dituzte
oi ene iaz ikusi nuen bai
izarlokak irribarretsu agurtzen ditu automobilak
arratsalde on arratsalde on arratsalde on.
Unter der Linden Unter der Linden
Amoranteak ezki adar bat utzi zuen maitearen gelan
eta usainak izara bailitzan zelula guztiak
ukitu zituen ametsak goratuz.
Azkenean ezkien itzalpean lo gozoak hartuko gaitu
esnatzean liluraturik betiko mundu berria kausitzeko.
w1993