Mendien arrazoi sendoak ahantziz
iraganaren ohituretara itzuli gara
potasio eta kaltzioaren artean sortutako ezaguerak
azalez deuseztatzeko. Inoiz baino ausartago
tolestatzen ditugu hitzen esangurak.
Atzoko izara dardartien mina berpizteko beldurra
uxatzen du ixiltasunak eta liburuak bailiran
gauzatzen dira gauero ametsak, xerak,
mihien arraildurak delizioski adabatzen.
Gorputz maitatua ukituz iazko galderak
laino bihurtzen dira, edo harea.
Anbarezko hegalen gainean emaro
hersten dira ezpainak, eta teilatuak.
Entzun poeta zaharraren hitzak,
jainkoek eskaintzen digutena goza ezazu, ene bihotza.
Geroaren zingiretan paseiatzen
edozein kaletan baino erosoago, arriskuak zer dira guretzat,
hiri debekatuenak ditugu ibiliak
eta haien terrazetan askotan eseri gara lasai.
w1993