Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-19-3
Rikardo Arregi
1958, Gasteiz
 
 

Karthago 2

 

...zein Karthago bailatan

erortzen ari da euri hau?

                J.L. Borges

 

Uda azulak betirako urrundurik

ezpainek ahantzi dituzte jainkoen izenak.

Non idoro orain hain urrun alfonbra eta oihalak

galdu denean ipar hodeietan

palmondoek irakatsitako desira.

 

Norbait zebilela hortik Carthaginem esse delendam

oihukatuz entzun genuen bai.

Zer esango dute orain gure lagunek?

 

Hilezinak ginenak

gizaki hutsalak.

 

Atzerrian doiliturik Karthagoko terraza hura

nork erabiliko duen

pentsatzen dut gauero.

 

w1993