Hortus conclusus
Ez ireki lorategiko ateak
larrosak arbuiatuko baitituzte bisitari hotzek,
ez dute ulertuko lilien kolorea, ezta uren gurguria,
horma zaharretako huntzek ez diete haizerik kondatuko.
Uste duzu zeuk ikusiko dituztela arbola eta sasiak,
bidezidor ilunak eta harri drezatuak?
Bazkariaren zain euriaz kexu agertuko dira
eta urmaeletan isladaturiko irri eta hodeiak
ezer gutxi izanen dira haientzat.
Ez ireki, ez, abaroko ateak
ezpain lapurtuen truke
ez ditu inork planetak ferekatuko.
Lorategi itxietan
izan ziren zoriontsu
gure arbasoak.
w1993