Orain urrun,
egun horiek lasai oroitzen ditut
eta haizeak beste herritakoak baitira edo,
fantasma dirudite atzoko hiriek.
Ezer berririk ez dago, egia esan,
baina kristalaren bestaldean ikusiriko itsaso eta zerua
ez dira engoitik berdinak.
Apirila bada ere
neguarenak dira argia eta hodeiak.
w1993