Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Maitagarriena
Itxu jaio zen neska bat
ikus denik ederrena;
denen maitagarri, baiña
ez izanen iñorena!
Aren atz legun zuririk
etzuen laztu lioak;
mulorik ere ez ukitu
aren ortza zuritoak.
Amaren eskutik zijoan
egunoro elizara;
ari begira guziek;
maite, baiña... urriki bera!
Gogo gaiztorik ez iñork
alako ua maitatzean:
ain ta maitasun garbirik
etzen ezagun lurrean.
Amak erran zion: «Aurra,
zuri begira guziek».
«Zer da begiratzea, ama?»
Negar amaren begiek.
Ala bizi zen alaba
ikusi den ederrena,
maite maitatuena
ezin izan iñorena...
w1916