Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arreba sabelkide Denuxi’ri
Hurrun aiz, hurrun dun gure Martin; emen
aitaren ondoan nauzute, ta an goien
amarekin hura.
Jainkoak barreia
gindunan bere esku legun begidunez:
halere esku huntan geuden zorionez,
ezin aldeginki. Bai esku zabala,
sabel berokia, begi maitakorra.
Begi-nini gaitin; elkarrago geuden
sabelean baino. Nere buru barnên
zaute zuek ere bihotz-arimetan:
hiurok bat gaitun oroipen bizitan;
batago Jainkoan. Hunek gu sor, bizi,
Hunek emai onez Bera sumarazi.
Sabel bateti ilki, sabel batera jo
(Jainko onen altzora): emen argi, bero;
emen zegon zori lurrean gaudeño.
Gauzkion zantzuan, aterrik bage erne,
gauden adi beti, dugun beti maite
anai harek antzo. Dakusagun elkar
Jaunari begira, bihotza su ta gar.
Ez geuden hurruti, hortik ainbat bide
emendik zerura, Jaunaren altzora.
Sar adi barneon, ago Jainkoari;
emen ikusiko naun; behon anaiari.
Gu bien gorputzak ama lurrak irets
ditzanean, ordûn, Jaun hunen altzoan
arimok bil bitez betiko beroan.
w1934