Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Getsemani
I
NERE BARATZA
Baratz eder, bakar, ixil; etxea dut inguru.
Bost zugatz mardul, arnariz beterik adaburu,
txertaka, landare xume, denak lorez mukuru:
emen deramat eguna nere baitan ekuru.
Nere gelak, ate, leio, lurraren berdin ditu;
barren ontan egun argiz ezin naite gelditu.
Baiñan edertasun ontan... Jaunaz nola kupitu?
Aren albo kokatzeko bi begiak itxitu.
Begien zoramenari egin badiot uko,
Ikasle aien antzera ez nau loak artuko?
Ur-xurruxta dut erdian: onek nau esnatuko.
Eiharazaina bezala ez al nau sogortuko!
Zil bekit gogoratzea nere zenbait naigabe;
nere poz aundiak ere an asiak dirade.
Nere gogoramenean ongi gorderik daude!
Zurekin berritzen ditut etortzean urtabe.
Or erdian, nere Jauna, zaukat iduritara,
jasan bearrak oroituz, gorputzean ikara.
Kristau zintzoen xoko dan Getsemani landara
bilduko naiz berriz ere; betoz gurekin ara.
Ikasleak bezain argal badakizu naizena;
emaidazu, saiets ortan esertzeko baimena.
Oroi naiz Jainko bezala barnean zauzkadena.
Zurekin biotzik biotz eingo dut otoitz bena.
Ur-xurruxta dut barneko musikaren laguna;
xurrut orrek guritzen du biotzaren barruna.
Zertako gogoetatuz alper neka garuna?
Ein dezadan bizkor otoitz, izekiz maitasuna.
Ordu oso, ordu gozo, egunak eman beza.
Gau guzian lorik gabe ontan iraun baneza!
Ordu gozo, nork eskatu? Ez atsegiñik eza?
Gazia Zuk artu zenun, neretzat utzi geza.
Getsemani, Getsemani! naigabetuen landa;
kristauak or arkitzen du pozaldi Zuk emanda.
Zenbat aldiz arat egan idurituz naiz alda.
Ekaitzaldian neretzat kabi goxoen an da.
Zerau zaitut baratz ontan aretan zindudana;
nonai zaude Jainko-Seme, Jainkoz nonai zerana.
Itzul dezadan biotza soil soillik Zuregana.
Nagon emen, bakar, ixil, Zuri maitez emana.
w1951