Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Artoaren nekea
Arto-lanaren nekea
entzuten asi zaitea:
babekin baten ori izan oi da
gure bazkari-legea.
Orrek iltzen du Euskalerriko
nekazarien gosea.
Taloa talo-burnira,
babak eltzera noiz dira?
Jaten asi-ta... egosi bage.
Urte guziko ba-lira!...
Ukullukoak egon bearko
maiz aski pentsu-erdira.
Erositako aletik
bein ere ez irabazirik
bei-aratxeek egin-dirua
zatitu bear erditik,
erostetxean, alare, ez balu
gelditu bear osorik.
Laiez iraultzen da lurra;
ereiten artoa purra;
bele, zozo ta iskiñakoek
an dute moko lapurra.
Ezagu dute mugan dagoen
mozorroaren gezurra.
An-emenka soil da arloa,
jaio bagerik artoa.
Babarrun gorriz utsak ornitzen
amonak ba du gogoa.
Lupekoentzat, aletan beintzat,
ez da janari goxoa.
Ostotan ba du eskea,
naiz iguin duten alea;
beste belarki denak utzita
ontara dator barea.
Gizonarentzat eltzaritako
ba dizu nunbait atsea.
Artôk ba dakar indarra,
alboan bizkor belarra.
Muri ta lapaitz-orde balekar
axaleko sapelarra,
zurtena mardul, erroa barne,
edatu leza aztaparra.
Eskua artotik ur-urra;
araxegotik aitzurra:
gerria zenbat makurrago dan,
emankorrago da lurra.
Langilleari eskatzen dio
lurrak otoitz eta agurra.
Jorra bat eta jorra bi,
lurra garbitu baledi;
artoak lurra estal duneko,
belarrak bil dio geri;
artan ogea egingo dute
moxorro, satagin, erbi.
Bere garaiz ba dakarra
buruz-batean bizarra.
Ale bakoitzak izpi bat gora,
denen artean kalparra;
urre gorrizko motots ezea,
landaren goizeko parra.
Gau artan ego-aizea,
baztarren jaun ta jabea,
aiton zârraren txima biurtuz
atzoko bizar gaztea;
burua esne daiten baño lên,
zimurtzen dio alea.
Amona babarrunetan
zokoka asi da goizetan;
zoko guziak ezagun ditu
erabilliz lau aldetan.
Eltze beteren itxaropenik
ez du biltzen artartetan.
Aizeak barka duana,
izotzak duke erasana.
Ale ta lasto, onduak ditu
denbora bailitz igana:
ainbeste etsairen mendean dago
nekazariaren jana.
Urte on dalarik ere,
aurrera dira ainbat jale;
etxe-ondoan oilloa mokoz,
etxetik urruti bele;
ezkur-aurretik ezkur gorria
jaten asi da basurde.
Âzturik iñork ez dauka...
errotariaren laka.
Urde gizenak ark azi ditu
urte guziz oartzaka;
kurruska andigoz ei-baztarrean
gureak mêago kaka.
Aitonak amets guzia,
gertu lên-eiotaldia.
Labean igar, sutean jalki
iztarpean su-burnia...
Ainbat arretaz eiara-arriak
emanen talo guria.
Etxean balitz eztirik
edota sardiña zârrik,
aundienetik txikienera
listua dario ortzetik.
Taloa lagun, nork egin, aiek
bezain otordu goxorik?
Txigurtzen danean zitzi,
zartai-barrenak igurtzi;
koipe naiz ezti, beatza atzetik
xurgatu bage ezin utzi.
Nekazariak-beste langillek
âmen au ez du merezi.
Ale zalarik, xulora;
talo egiñik, agora;
bitarte ontan zenbat alditan
biotza jaso du gora...
Istori dena jalkia dizut
aurrenez azkenekora.
w1934