Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Erakusten ez didazunaren

mapa papiroflexikoa

asmatzea badago,

ta zure bihotzaren azpiko

karkabetan nabil,

trolebusaren bigarren pisuko

azken aulkian galduta.

 

Hurrengo orrialderako bidetxiorretatik,

belarrezko petatxu zabalez

konposatutako edredoietan barrena,

zeu zara betiko gidari,

ta neu, berriz,

neure buruko fronte sakabanatuen mandatari,

erabakirik gabeko korapilotan antzu.

 

Gure kaleidoskopio gandutuaren zorabioan

ausartzen naizenetan,

konprenitzen ez ditudan keinuak

egiten dizkidazu,

ta harrapatzen nauzun

tabernatan oro

kupidarik gabe lapurtzen,

baxoerdian geratzen zaidan kondar bakarra.