Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Hezur eta haragizko izeberg

lur hartzerakoan lur jota,

sugarren artean itotzen akabo

Joe.

 

Galtzerdiaren azpiko

errekamaran betoz prest

algebra bizkor baten aldeko

kamikaze birjaioberriak

Baxter,

ojala berriz!

 

Beldurrari ikasi genizkion

paradigma baldarrak,

hainbat maskuridantzariren

gomazko durundak,

triku-trikuan goizero

hankutsik zetozen komando japonesak

 

etsi-etsian hire zai

aireportuaren erdian kiskaltzen.