Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Gure arteko diferentziak badira

aurrerabidearen giltzarri,

errepikaren aldi bakoitzean

bere lekua kentzen zaio

atzetik datorren beste zerbaiti.

 

Orekan behar dute neurriak,

egunkari oro da maizegi,

etorkizun jori bat sartuko bada

gaurko gudariak behar du

denbora hustutzen ondo ikasi.

 

Dagoeneko helburuak hemen daude,

gerokoak ez dira gehiago,

aukerabideak jarraitu behar badu

amets ezin guztiak zehazten

bertan ahalegindu beharra dago.