Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Bi tirotako ninietan barrena

eguneroko argia hariztatzeko

zoom zorrotza darabil

irudiak harrapatzeko zepoak.

 

Zilarrezkoak:

      mamirik gabeko mamua,

      irudiaren oihartzuna

      eta azkeneko finean

      ispiluaren erantzuna.

 

Hamaika mila pusketan txikituta

ispiluan datza aintzina

ta ausardiaz harrotuta

betaurreko beltzak dakarzki

hurrengo mozorro ikaragarriak.