Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Zoko guztietan nagusi,

inguruaren jabe da pilotaria,

bertsolaria, berriz,

bere buruaren menpeko.

 

Buruz ari da bertsolaria,

pilotaria, aldiz,

                      eskuz.

 

Kanpotar Arazoetarako

pilotaria da mandatari,

Barne Kontuetan, berriz,

bertsolaria alkate.

 

Argia behar du pilotariak,

bertsolariak, aldiz,

ilunpetan ibili beharra dauka.

 

Bertsolaria:

Barne-muinetako pilotaria.

 

Pilotaria:

Harrobietako bertsolaria.