Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Katu baten begiak;

hilargia zaintzeko

sarrail zulo zoliak.

 

Katu baten begiak;

teilatuetan dabiltzan

ikur fosforagarriak.

 

Katu baten begiak;

ilunpe sakonetan

izar-elurrez josiak.

 

Katu baten begiak;

kolore askotako

labanaren zauriak.

 

Katu baten begiak;

ametsaren erdian

arrainez bete-beteak.