Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Salto baten kiribilean

heldu zion zapatariak

airean bizkor zebilen

harri kozkor biziari.

 

Ondu bezain laster

piztiaren larru finez

pedazatu zizkion

laburuaren arrasto zaharrak.

 

Samur zigortu asmoz

txokora ekarri zuen

bumerang borobil giharra,

 

abiaduraren poderioz

bueltatu ezinik dabil

aitzaki zirkularretan txintxilik.