Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

«Ez zara mundu honetarako»

esan zaio;

txiripaz,

halako batean,

mundu arrotz honetara

erori den inuxenteari.

 

«Hurrengoaren bidea urratuz

eskura dezakegu

dagokizun zorion apurra»

esan zaio;

txiripaz,

halako batean,

mundu arrotz honetara

erori den inuxenteari.

 

Bizitza luzeagoa,

agian areagoa

behar omen duelako;

aurrerabidearen zaldi biok,

ahalik eta azkarren

eta

ahalik eta urrutien,

bizitzaren atzetik

alde egiteko baizik

ez dutelako akaso balio...

 

«Lana eta burruka:

horra defentsarako

emango zaizkizun

erraminta bakarrak»

esan zaio;

txiripaz,

halako batean,

mundu eder honetara

erori den inuxente gaisoari