Mugarrien garraioan
Mugarrien garraioan
1986, poesia
40 orrialde
84-398-5749-7
azala: Joxemi Zumalabe
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
 

 

Trumilka izar txirbil,

trumoiak askatzen dituzun

burni puska.

 

Harridurak grapatzeko

ikusmira ozena.

 

Ilunpetako metala

eta

laberinto fatala.

 

Ganbaz kargatuta

isilik zauden

txipiroi astuna.

 

Oihartzunak zulatzen

ozar diharduzun

tximista zitala.

 

Etorkizun oro

eragozten duzun

erraminta mortala.