Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

TXINATAR DENDA

 

 

bere burua

apaintzen du

kapitalismo berantiarrak

txinatar dendaren

oparotasunean

 

igande arratsaldea da

eta erdigunean

itxita daude

gainerako saltokiak

 

atari aurrean

korrika dabil

dendariaren umea

apaletatik lehenago

hartutako baloiaren

koloreen atzetik

 

eskutan soil

ez darama

koxka batzuk janda

ogi barra

hutsa baizik

 

eta hala

barreiatzen du

plazer baldarrez

aro honen

albistea hirian