MASKORRA
 
Alexi
 
 
hondar artean ikusi
eta uraz garbitu dut
 
ederrak dira orain
bere orban zuri eta gorriztak
bere nakar leuna
dirdirka kasik
uztaileko eguzkitara
 
laztantzen dut
eta ez dut ulertzen
 
soilik dakit
eta lasaigarri zait
jakite hutsa
zerbait esaten duela
 
eta mezua ez dela guretzat