Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

PARKOUR

 

 

Oraindik ikasten ari dira, baina

ezagun dute jadanik bereen zina:

lerro zuzenaren idealaren atzetik

jaurtitzen dituzte beren gorputzak.

 

Neska-mutil bikote gazte bat da

ibaiertzeko pasealekuan. Isilik

begiratzen ditut etxeko leihotik.

 

Harria laztantzen dute, tarteka

ikusten ditut muxuka, elkarri

irakatsiz lurrarenak bainoago

haizearenak direnen ausardia.

 

Apenas sentitzen dituen hiriak,

hain zoriontsu eta zamagabe.

 

Ez dakit hala iraungo duten;

baina orain, beren jauziez,

haragiaren garaipena iragartzen dute

geometriaren gainetik.

 

Guztiontzat irabazten dute

soilik eurena den momentu hau.