Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

EUROPA

 

 

Hegan dabil poliziaren helikopteroa

jadanik hondakin baino ez den

auguratorio erromatarraren gainean.

Behean, austeritate legeen kontra

faxisten aurka sortutako kantak

abesten dabiltza militante zaharrak,

orain harriei eta orain pertsonei

argazkiak ateratzen jarraitzen dute

Europa ezagutzera etorritako turistek,

eta keinu bakoitzaren zirrikituetan

ohartezin doa azaleratzen etorkizuna.